'Edda Brint' ontziak itsasorako bidea hartuko du bihar

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 12a, 12:30
Argazkia: @EkoGarapena

Balenciaga ontziola utziko du Edda Brint ontziak. Bihar, asteazkena, Pasaiako porturako bidea hartuko du, eta han azken konponketa lanak egin ondoren entregatuko diote armadoreari.

'Edda Brint' ontziak Zumaia utziko du bihar. Itsasoratzea 17:00ak aldera izango delakoan, galarazi egin dute nabigazioa 16:00etatik 18:00ak bitartean errioan. 

Pasaian egingo dizkiote azken lanak ontzia Ostensjo Rederi enpresa armadoreareari entregatu aurretik. Guztira, lau ontzi enkargatu ditu Norvegiako armadore honek: bi Asturiaseko Gondan ontziolek egingo dituzte, eta beste biak Balenciagak. 84 metroko luzera, eta 18,60 metroko zabalera du ontzi honek –eta Balenciagak egingo duen mota bereko beste ontziak–, eta turbina eolikoen mantentze-lanetan lagunduko dute.