Seigarren eta bosgarren helmugaratu dira gaur Zumaiako bi traineruak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 9a, 19:33
Gizonezkoen trainerua, etxeko estropadan. (Sara Utrera)

Erlojupeko proba izan dute gizonezkoek Pasai San Juanen, eta Arkote izan da txapeldun. ETE ligakoek, berriz, Portugaleteko Banderako lehen jardunaldia jokatu dute.

CMO Valves Bandera izan dute gaur jokoan Pasai San Juanen KAE 1 ligako traineruek, eta seigarren geratu da Delteco Zumaia erlojupeko proban. Arkotek egin du denborarik onen, eta harengandik 20 segundora helmugaratu da Telmo Deun ontzia. Tartean sartu dira San Juan eta San Pedro etxeko taldeak, Zarautz eta Pedreña.

Honela geratu da gaurko sailkapena:

  1. Arkote 20:30,63
  2. San Juan +1,3
  3. Sanpedrotarra +3
  4. Zarautz Gesalaga Okelan +16
  5. Pedreña +17
  6. Zumaia +20
  7. Hondarribia +24
  8. Deustu +25
  9. Castreña +28
  10. Camargo +35
  11. Orio B +35
  12. Busturialdea +51

KAE 1 ligako sailkapenari dagokionean, beraz, honela dago gaurko estropadaren ondotik:

  1. Sanpedrotarra
  2. Arkote
  3. Zarautz Gesalaga Okelan
  4. San Juan
  5. Pedreña
  6. Hondarribia
  7. Castreña
  8. Zumaia
  9. Camargo
  10. Deustu
  11. Orio B
  12. Busturialdea

Emakumezkoak bosgarren

ETE ligan jardunaldi bikoitza dute asteburu honetan Portugaleten. Lehen jardunaldia jokatu dute gaur, eta bosgarren helmugaratu da Zumaiako trainerua, Hibaika txapeldunagandik 31 segundora. Bihar jokatuko dute bigarren jardunaldia, baina gaur bantutako puntuen ondoren, honela dago ETE ligako sailkapena orain:

  1. Hibaika 41
  2. Hondarribia 39
  3. Deustu 34
  4. Zumaia 31
  5. Ondarroa 26
  6. Zarautz Gesalaga Okelan 21
  7. Hernani 18
  8. Castreña 9
  9. Jarrillera Portugalete 6