Patata tortilla lehiaketa egin dute Narrondoko bizilagunek

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 9a, 16:13

Taldetan banatuta, hainbat patata tortilla egin dituzte Narrondoko San Kristobal jaietako bigarren egunean, eguerdian. Prestatutakoarekin bazkaria egin dute ondoren, entsaladarekin lagunduta.

Arratsaldean puzgarriak eta zezen mekanikoa izango dira auzoan, txokolatadarekin batera. Ondoren, Lopeneren zezenak eta poniak irtengo dira. Iluntzerako, sardina eta saiheski jana antolatu dute, eta jarraian Gauargi erromeria taldeak kontzertua eskainiko du. 21:30etan afaria egingo dute, Gure Ametsa elkartean.

Igandean egitarauarekin jarraituko dute, hamaiketako, asto proba, herri meza, bertso bazkari, trikitilari nahiz bakarrizketa eta guzti.