Gaur hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte Narrondo auzoan San Kristobal jaiak. Bi urtez egon dira antolatu gabe osasun krisialdia dela eta, eta gogotsu eta festaz gozatzeko asmoarekin daude auzoko bizilagunak.
Egitaraua
Uztailak 8, ostirala
- 19:30. hanburgesa festa eta dja Gure Ametsa elkartean.
- 20:00. Jaiei hasiera emateko suziriak.
- 22:00. Mus eta eskoba txapelketak. Mus txapelketan parte hartzea 25 euro kostako da bikoteko. Eskoba txapelketan parte hartzeko, berriz, 12 euro ordaindu beharko da bikoteko.
Uztailak 9, larunbata
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa. Osagaiak jai batzordeak jarriko ditu (gatza, tipula, arrautzak, olioa eta sua). Beharrezko tresnak, berriz, norberak eraman beharko ditu.
- Ondoren, lehiaketako tortillak bertan jango dira entsaladarekin lagunduta. Edariak norberak ordaindu beharko ditu.
- 15:30-18:30. Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
- 17:00-17:30. Txokolatada.
- 18.30. Lopeneren zezenak eta poniak.
- 20:30. Sardina-jana, doan. Saiheskia eta edaria ordaindu egin beharko dira.
- Jarraian, Gauargi erromeria taldea.
- 21:30ean, afaria Gure Ametsa elkartean.
Uztailak 10, igandean
- 11:00etan, hamaiketakoa Gure Ametsa elkartean.
- 11:30. Asto proba: Ibai Etxabe eta Artabilla.
- 13:30. Herri meza.
- Ondoren, bertso bazkari herrikoia. Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariek kantatuko dute. Helduen menua (paella, bakailaoa tomate eta piperrekin, tarta, kafea eta izozkia) 28 euro kostako da eta haurrena (paella eta izozkia) 6 euro. Izena emateko 648 82 82 98 telefono zenbakira deitu behar da.
- Jarraian, Jagoba eta Maddalen trikitilariak.
- 20:30. Gorka Aginagalderen ¡A gusto! izenburuko bakarrizketa.