Uda sasoirako egitarau zabala antolatu du Gazte Asanbladak

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 7a, 09:00

3x3 futbol txapelketarekin ekingo diete gaur udako jarduerei. Uztailean ostegunero elkartuko dira gaztetxean kirolari lotutako jarduerak egiteko, eta abuztuan asteazkenero izango da Paradisu Zinema.

Gazte Asanbladak prest du uda sasoiko egitaraua. Gaur bertan ekingo diete jarduerei: 3x3 futbol txapelketa egingo dute Torreberri gaztetxean, eta mokadutxoak ere izango dira bertaratzen direnentzat, 20:00etatik aurrera. 

Ostegunero jarraituko dute kirolari lotutako hitzorduek. Hurrengo astean, hilak 14, badminton txapelketa egingo dute; hilaren 21ean, 3x3 saskibaloia; eta 28an, kanposantuzka arituko dira. 

Abuztuan, berriz, Paradisu Zinema izango da asteazken iluntzero. Antolatutakoez gain, ekintza gehiago ere izango dira Torreberrin, eta horiek ere laster iragarriko dituztela jakinarazi du Gazte Asanbladak.