Mediterranear Jokoak irabazi ditu Kauldi Odriozolak Espainiako selekzioarekin

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 7a, 08:21

Mediterranear Jokoetako finala jokatu zuten atzo Espainiako eta Egiptokoko eskubaloi selekzioek Aljeriako Oran hirian. Kauldi Odriozola zumaiarrak bi gol sartu zituen.

Partida lehiatua, gogorra eta estua aurreikusten zen, eta hala izan zen. Egiptok bere lehen taldea eraman du Aljerian jokatu diren Mediterranear Jokoetara; Espainiak, aldiz, talde gaztea. Afrikarrek txapelketa irabazteko aukera bat baino gehiago izan zituen, baina azkenean europarrek lortu zuten txapeldunaren garaikurra.

Espainia aurretik izan zen lehen zatiko zenbait unetan (1-4, 5-7), baina Egipto agintzen jarri zen Oraneko kantxan, baita markagailuan aurretik jarri ere (10-8, 15-10, 16-13 atsedenaldian). Bigarren zatiaren hasieran aldea zabaldu egin zuten egiptoarrek (18-13), baina Espainiako selekzioak erreakzioa izan zuen, aldea jaten joan zen, eta partidako azken uneetan garaipenaren gola lortu zuen (27-28).

Kauldi Odriozola zumaiarra titularra izan zen atzoko partidan eta bi gol lortu zituen.