Udako kontzertua emango du Beheko Plaza Abesbatzak ostiralean

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 6a, 09:00
Beheko Plaza Abesbatza Donostian emandako kontzertuan.

Agustin Zubimendik zuzentzen duen Beheko Plaza Abesbatzak udako kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 8an, Komentuko kaperan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. 

Pandemiak ere bete-betean harrapatu du nagusien abesbatza, eta denbora doa herrian abestu gabe. "Hainbeste denbora geldirik egon ondoren, Zumaiako herriaren aurrean agertu nahi dugu", dio abesbatzako zuzendari Agustin Zubimendik. 

Abesti tradizionalez osatutako errepertorioa abestuko du Beheko Plazak ostiralean komentuan. Ohi duen bezala, Mari Carmen Azpeitia Iparragirre piano jotzailea izango dute abeslariek laguntzaile.