Hasi dituzte Unesco Eskola Elkartuen sareko topaketak

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 5a, 12:30

Baso Magikoan egindako inaugurazio ekitaldiak eman dio hasiera Zumaiena ikastetxean egingo diren Unesco Eskola Elkartuen sareko topaketei. Gaur hasi eta bihar arratsaldera arte hitzaldiak, solasaldiak eta bestelako ekitaldiak izango dituzte. 

Hezkuntza munduko ehundik gora profesional bertaratu dira Zumaiara kongresu honetan parte hartzera. Harrera egin zieten atzo udaletxean egindako ekitaldi batean, eta gaur goizean izan egin diote lanari. Hasteko, inaugurazio ekitaldia egin dute Zumaienako Baso Magikoan. Topaketen antolatzaileez gain, instituzioetako ordezkariak ere izan dira ekitaldi honetan.