Distiraren lehiaketa sozialeko argazki sarituen erakusketa zabaldu dute Alondegiko sarreran

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 4a, 15:58

Bazkideei zuzendutako argazki lehiaketa egin du 2021-2022 kurtsoan ere Distira Argazki Elkarteak. Hilabetero izan dituzte lehiaketak, urritik maiatzera bitartean. 

Udazken hasieran jarritako gaiekin jarri behar izan dute Distirako bazkideek irudimena eta teknika lanean. Hilabetero izandako irabazleen eta sarituen lanak erakutsiko dira Alondegiko sarreran.