Finaletik kanpo geratu da Goikoetxea Markina-Xemeinen

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 4a, 11:00
Argazkia: Zigor Etxebarria

Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdien lehen jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean. 

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Eñaut Salegik osatutako bikoteak ezin izan du Markina-Xemeingo Grand Slameko finalera sailkatu. Pasa den larunbatean Unibertsitatean jokatutako finalerdietako lehen jardunaldian Olharan eta Etchetok bi setetan irabazi zieten zumaiarrari eta bere herritarren aurrean jokatzen zuen Salegiri (14-15, 7-15).