Hirugarren egin du Delteco Zumaiak Elantxobeko Banderaren estropadan

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 3a, 15:43
Zumaiako gizonezkoen trainerua, ekainaren 26an Zumaian jokatutako estropadan. (Sara Utrera)

KAE1 ligako jardunaldia jokatu da gaur, igandea, Elantxoben. Hirugarren sailkatu da Delteco Zumaia, atzo Castro Urdialesen egin bezala. Sailkapen orokorrean bederatzigarren postuan da.

Hitzordu bikoitza izan du asteburu honetan Delteco Zumaiako gizonezkoen traineruak. Atzo Castro Urdialesen izan ziren, eta gaur, igandea, Elantxobeko Banderaren lehian. Lehenengo txandan helmugaratzen lehenak izan dira zumaiarrak. Hirugarren sailkatu dira, Zarautzen eta Sanpedrotarraren atzetik.

Ikusi hemen Elantxobeko XXXIV. Banderaren denborak eta sailkapena. Sailkapen orokorrean bederatzigarren da Delteco Zumaia.