Jende ugari bertaratu da Artisau Azokako goizeko txandara

Baleike 2022ko uzt. 3a, 14:50

Beheko plazak hartu du Artisau Azoka. Eguraldia lagun, jendea erruz bertaratu da plazara artisauen sorkuntzak ikusi eta egoki ikusten bazuten erostera. Azokak arratsaldean jarraituko du. 

Lainotuta baina ateri. Hala esnatu da gaur herria, Artisau Azokarako eguraldi aproposenarekin. Lehen ordutatik bertaratu dira herritarrak eta bisitariak artisauen lanak ikustera. Arropak, oinetakoak, altzariak, bitxiak, jakiak... Denetarik aurkitu ahal izan dituzte bisitariek Beheko plazan kokatutako azokan. 

Goizeko txanda amaituta, arratsaldean berriro martxan izango da azoka, 17:00etatik 20:00etara bitartean.