Erraldoiak, dultzainen erritmora dantzan

Buztintxuriko erraldoien kalejira izan zen atzo, larunbata. Erribera kalean joan etorria egin, eta Beheko plazan geldialdia egin zuten dultzainen erritmora dantzatzeko. Lehenbizikoz 2019an Amaia plazan egindako dantza eskaini zuten, 'Amaia' dantza, hain zuzen.