Zumaienan egingo dituzte Unesco Eskola Elkartuen sareko topaketak

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 2a, 13:00
Baso Magikoan egingo dute topaketen inaugurazio ekitaldia.

Astelehenetik ostegunera bitartean izango da topaketa. Aurtengoan, 2030 Agenda ahalbidetuko duten espazio eta metodologiak sustatzea izango da asmoa. 

2030 Agendarekin lotutako esperientzia, proiektu eta materialak trukatu eta aurkezteaz gain, hezkuntzaren oinarriei buruzko hausnarketak bideratuko dituzte topaketan.

Herrialde ezberdinetako UNESCOko nazioarteko adituak ekartzeaz gain, 2030 Agenda sustatu eta bultzatzen duten Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izango dira bertan. Topaketak, halaber, euskal arte eta kultura arloko errepresentazioak ezagutzeko eta gozatzeko guneak sortuko ditu, baita Euskal Herriko gune natural eta kulturaletara bisitak ere.

2030 Agendaren Hezkuntzan ibilbide luzea duten erakundeen parte hartzea sustatu nahi dute erakunde antolatzaileek.

Hona hemen topaketako programa: 

Uztailak 4
18:00. Ongi etorria kongresista guztiei Zumaiako udaletxean.
Ondoren, mokadutxoa konbentuko lorategian.


Uztailak 5 (09:30-10:30)
9:30-10:30. Topaketaren inaugurazio ekitaldia Zumaienako Baso Magikoan.
Bertan izango dira Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapen, jasangarritasun eta ingurumen saileko sailburuordea Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta obra hidraulikoetako diputatatua,  Monica Pedreira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendaria eta Luisa Marquez Espainiako UNESCO eskola elkartuen koordinatzaile orokorra.

Uztailak 6 
18:30-19:30. Topaketaren itxiera ekitaldia.
Bertan izango dira  Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saileko sailburua eta Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saileko salburuordea.

Uztailak 7
Goizean zehar, topaketako parte hartzaileek herrian bi ekintza egingo dituzte. Alde batetik, Enigma izeneko hitzaldia izango dute, eta bestetik, Geoparkea ezagutzeko aukera izango dute itsasontzian.