Uztailaren 8an hasiko dituzte sankristobalak Narrondon

Nerea Uranga 2022ko uzt. 1a, 13:26
2019ko sankristobalak. (Baleike.eus)

Uztailaren 8an, 9an eta 10ean izango dituzte festetako ekitaldiak Narrondon, eta adin guztietara egokitutako egitaraua prestatu dute. 

 

Uztailaren 8an, ostiralarekin, txupinazoa botata hasiko dituzte Kristobal Deunaren jaiak Narrondon. Hiru egunez ospatuko dituzte festak, hain zuzen ere, hilaren 8tik 10era bitartean.

Adin guztietako herritarrentzako festetako egitaraua osatu dute. Jaietan izango dituzte, besteak beste, mus eta eskoba txapelketa, patata tortilla lehiaketa, puzgarriak eta zezen mekanikoa, txokolate-jana, sardina-jana, bertso bazkaria eta bakarrizketa.

Egitaraua

Uztailak 8, ostirala
– 20:00. Jaiei hasiera emateko suziriak.
– 22:00. Mus eta eskoba txapelketak. Mus txapelketan parte hartzea 25 euro kostako da bikoteko. Eskoba txapelketan parte hartzeko, berriz, 12 euro ordaindu beharko da bikoteko.

Uztailak 9, larunbata
– 12:00. Patata tortilla lehiaketa. Osagaiak jai batzordeak jarriko ditu (gatza, tipula, arrautzak, olioa eta sua). Beharrezko tresnak, berriz, norberak eraman beharko ditu.
– Ondoren, lehiaketako tortillak bertan jango dira entsaladarekin lagunduta. Edariak norberak ordaindu beharko ditu.
– 15:30-18:30. Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
– 17:00-17:30. Txokolatada.
– 18.30. Lopeneren zezenak eta poniak.
– 20:30. Sardina-jana, doan. Saiheskia eta edaria ordaindu egin beharko dira.
– Jarraian, Gauargi erromeria taldea.

Uztailak 10, larunbata
– 11:30. Asto proba: Ibai Etxabe eta Artabilla.
– 13:30. Herri meza.
– Ondoren, bertso bazkari herrikoia. Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariek kantatuko dute. Helduen menua (paella, bakailaoa tomate eta piperrekin, tarta, kafea eta izozkia) 28 euro kostako da eta haurrena (paella eta izozkia) 6 euro. Izena emateko 648 82 82 98 telefono zenbakira deitu behar da.
– Jarraian, Jagoba eta Maddalen trikitilariak.
– 20:30. Gorka Aginagalderen A gusto! izenburuko bakarrizketa.