Santiago hondartzan bainatzea baimendu dute berriz ere

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 30a, 16:15

Udalak jakinarazi du uraren kalitatea normaltasun egoerara bueltatu dela, eta beraz, bainatzea baimenduta dagoela Santiago hondartzan. 

Kendu dute asteartean indarrean jarri zen Santiagon bainatzeko debekua, eta herritarrak lasai hartu dezakete bainua Santiagon nahiz errioan, udalak jakinarazi duenez. 

Osasun Sailak uraren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketetan ondorioztatu zuten hondartzako ura e.coli bakteriarekin kutsatuta zegoela, eta egoera aztertu bitartean ezarri zuten Santiagon eta errioan bainatzeko debekua.