Melillan izandako heriotzak salatzeko elkarretaratzea egingo da astelehenean

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 30a, 18:00

Gutxienez 37 migratzaile hil ziren pasa den ostiralean, ekainaren 24an, Nador eta Melilla arteko hesia gainditzeko saiakeran. Gertaera hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Errefuxiatuen Harrera Taldeak astelehenerako. 

Nador (Maroko) eta Melilla (Espainia) banatzen dituen hesia zeharkatzen saiatu ziren 2.000 migratzaile inguru pasa den ostiralean, ekainaren 24an. Horietako 500 inguruk lortu zuten hesia gainditzea, nahiz eta ehundik gora harrera zentrotan sartu zituzten jarraian. Ehunka zauritu izan ziren saiakera horretan eta gutxienez 37 hildako migratzaileak. 

Gertaera hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Errefuxiatuen Harrera Taldeak. Uztailaren 4an egingo da, astelehenean, 19:00etan, Saregileen plazan.