Zabaldu dute futbol 7 txapelketako izen ematea

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 30a, 15:00

Uda garaian jokatuko den futbol 7 txapelketa antolatzen hasi dira dagoeneko. Izen ematea dagoeneko zabalik dago. 

Dena ondo bidean, uztailaren 14an hasiko da futbol 7 txapelketa. Partidak Aita Mari futbol aretoan jokatuko dira, eta izen ematea dagoeneko zabalik dago. 

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, taldeak mutilez edo neskez osatuta egon daitezke, eta mistoak ere onartuko dituzte. Taldeak gutxienez zazpi jokalari osatutakoa izango dira, eta 17 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte. Beste herrietako jokalariak ere onartuko badira ere, gehiengoak zumaiarrak izan beharko dute. 

Izenak emateko formulario hau bete beharko da. Taldeko 100 euro ordainduko da txapelketan parte hartzeko. Diru sarrerak egiteko bi aukera izango dira: kontu korronte bidez (ES31 3008 0172 0330 7957 7015), edo Bizum bidez 688 87 84 51 telefono zenbakian. Izenak emateko epea uztailaren 8an itxiko da.