Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bart gauean arrantzako arpoi bat eskutan zeramala

Baleike 2022ko eka. 30a, 12:28

Atxiloketa bart gauean gertatu da, Amaiako plazan. Arrantzako arpoi bat zeraman gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak. 

Udaltzaingoak azaldu duenez, ordu txikitan gertatu da atxiloketa. Eskutan arrantzako arpoi bat zeraman gizonezko bat zebilen Amaiako plazan. Ertzaintzak gizonezko hau aurkitu eta Zarauzko komisaldegira eraman zuen. Epailearen aurretik pasako da gaur gizonezko hau. Aurretik ere atxilotu izan dutela ere gaineratu du udaltzaingoak.