Sanpedroak 2022

Tolosako dultzaineroek alaitu dituzte herriko kaleak beste urte batez

Gorka Eizagirre | Juan Luis Romatet 2022ko eka. 29a, 17:00

Dultzainerorik gabe ba al da sanpedrorik Zumaian? Tolosako dultzaineroek herriko kaleak dultzaina doinuez bete dituzte azken lau hamarkadatan, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Katxaperoaren ondoko kalejira, goiz soinua, bailableetara herritarrak gidatzeko saioa... Horiek guztiak eta gehiago egin dituzte aurten ere.