'Motxila laranja' abentura uztailaren 13an iritsiko da Zumaiara

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 22a, 17:00

Nerabe eta gazteei zuzendutako ekimena da, eta Sorginlore Gizarte Elkarteak, Ikertze Kultur Elkarteak, eXperientziak Elkarteak eta Zarauzko Bilgune Feministak sortu dute. Motxila soinean hartu eta mapak jasota, herrian zehar kokatutako probak gainditu beharko dituzte parte hartzaileek.  

Egunerokotasunetik atera eta bestelako abentura bat bizitzeko aukera emango die Motxila laranja ekimenak Zumaiako nerabe eta gazteei. Bi eta sei lagun arteko taldeetan elkartu, motxilak soinean jantzi eta mapak eskutan hartu, eta herrian zehar kokatutako frogak gainditu beharko dituzte uztailaren 13an ekimenean parte hartzen duten gazte eta nerabeek. 

Hain zuzen, 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ekimena da, eta jakinarazi dutenez, taldekako 16 txartel besterik ez dira egongo. Izena emateko, info@ihesgelapedagogikoa.eus helbidera idatzi beharko da, edo 623 55 85 55 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidali. 

Hona hemen parte hartzaileentzako jarraibideak: 

Jarraibideak:

  1. Talde bat sortu eta tiketa hartu
    • Taldea: 2 - 6 pertsona
    • Tiketa hartu: aukeratu eguna eta ordua
  1. Agertu aukeratutako herrian eta egunean zure tiketarekin
    • Non: bidaia hasi egun bat lehenago iritsiko zaizue mezu bat esanez non hasten da bidaia.
  1. 60 minutu ditu taldeak bidaia egiteko

Bidaiaren txartela hartu eta gero:

ANTOLATZAILEEN KONTU

  • Motxila: behar duzuen materiala, arropa eta janariarekin.
  • Mapa: bidea jarraitzeko edo ez.

PARTE HARTZAILEEN KONTU

  • Etorri: Ezin badute bertaratu, abisatu beste batek bidaia gozatzeko.
  • Ekarri: Bainujantzia jarrita, zapatilak eta ondo pasatzeko gogoa.

Sorginlore Gizarte Elkarteak, Ikertze Kultur Elkarteak, eXperientziak Elkarteak eta Zarauzko Bilgune Feministak sortu dute. Hainbat erakunde ere izan ditu laguntzaile, tartean Zumaiako Udala.