Sanpedroak 2022

Guztia prest San Pedro jaiak ospatzeko

Sanpedroetako danborradaren artxiboko irudia.

San Pedro Egunaren bezperan, asteartez hasiko da festa Zumaian. Igandera bitarte, herri kirolak, danborrada, mariatxiak, prozesioa nahiz antzezlanak izango dira herrian. 

Udalak eta herriko eragileek egitarau zabala prestatu dute aurtengo San Pedro jaietarako, bi urteren ondoren, zaindariaren jaiak behar bezala ospatzeko. Asteartean hasiko da festa, egun handiaren bezperan, 18:00etan botako duten suziriarekin, eta ordu berean pala txapelketa herrikoiko azken partidak jokatuko dira Odietan. Kirol ekitaldi ugari izango dira gainerako egunetan ere: herri kirolak, emakumezkoen pala txapelketako azken partidak, esku pilota txapelketa... Eta baita kulturari lotutako emanaldi ugari ere, txaranga, Bete ingoiau antzezlanaren emanaldia edota jazz kontzertua, esaterako. 

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 28, asteartea
  • 18:00. Udaletxean txupinazoa.
  • Jarraian, erraldoi eta buruhandiak kalejiran Tolosako dultzaineroekin.
  • 18:30. Ustekabe txarangaren kalejira.
  • 18:45. Sagarbidetik, sanpedroetako danborradaren irteera.
  • 18:00. Pelota partiduak Odietan Herri mailako Pala txapelketa, azken partidua.
  • 20:00. Udaletxean herriko bandera jasotzea.
  • 21:30. Torreberrin danborradako kideen afaria.
  • 22:00. Amaiako plazan diskoteka: Dj Alejandro.
  • 22:30. Eusebio Gurrutxaga plazan dantzaldia Trikizio taldearekin.
Ekainak 29, asteazkena
  • 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
  • 11:00. Prozesioa, eta ondoren Meza Nagusia.
  • 11:00-13:00. Torreberrin haurrentzat jolasak eta tailerrak.
  • 11:30. Dultzaineroak kalejiran.
  • 12:00. Iraunkorrak txarangaren kalejira.
  • 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan Udal Musika Bandaren kontzertua.
  • 17:30. Eusebio Gurrutxaga plazan Tomaxen abenturak haur antzerkia.
  • 18:30. Iraunkorrak txarangaren kalejira.
  • 19:00. Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak.
  • 19:00. Dultzaineroak kalejiran.
  • 22:30. Amaiako plazan diskofesta.
  • 23:00. Su artifizialak Valecea piroteknia etxearen eskutik.
  • Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara.
  • Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin.
Ekainak 30, osteguna
  • 17:30. IV. Emakumezkoen pala txapelketa semifinal eta finala.
  • 19:30. Mari kalean, Musika Eskolako Jazz kontzertua.
Uztailak 1, ostirala
  • 18:00. Herri mailako Esku pilota txapelketa, azken partidua.
  • 22:00. Mari kalean, antzerkia: BETE INGOIAU!.
Uztailak 2, larunbata
  • 18:00. Buztintxuriko erraldoien kalejira.
  • 22:30. Mariatxi Cuchín Ibáñez eta Garibaldi-band taldea.
Uztailak 3, igandea
  • 11:00-14:00 + 17:00-20:00. Artisau azoka, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 19:30. Plaza dantzak, Odietan.