Euskal musika ardatz, kontzertu berezia eskaini du San Pedro abesbatzak

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 22a, 10:00

Udako solstizioa musikarekin ospatu nahi izan du San Pedro abesbatzak. Alondegiko Oxford aretoara herritar ugari bertaratu zen atzo, euskal musikan oinarritutako kontzertu bereziaz gozatzera. Mari Carmen Azpeitiaren laguntza izan zuen abesbatzak, eta Amaia Aldalur aritu zen zuzendari lanetan. Eñaut Elorrieta, Urtz, Mikel Markez edota Ruper Ordorikaren abestiak eskaini zituen abesbatzak, baita Balendiñe Albizuren olerki musikatuak ere, haren heriotzaren 20. urteurrenaren harira.