Lehenbizi, gai jakin batzuen inguruan hilero antolatutako lehiaketen sariak banatu zituzten, eta ondoren urte osokoak. David de Llodiok irabazi du lehen saria, Jose Luis Garciak bigarrena, eta Soraya Lopezek hirugarrengoa.
Argazki elkarteak jakitera eman duenez, hileroko lehiaketetan sailkapen onenak lortu dituzten argazkiekin erakusketa bat egingo dute uztailean zehar.