Pala txapelketa herrikoiko finalerdiak jokatuko dira gaur

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 21a, 13:47

Aste honetan jokatuko dira pala eta eskuzko pilota txapelketa herrikoiak. Gaur, 19:15etik aurrera, palako partidak jokatuko dira, eguraldia lagun bada, Odietan.

Pasa den astean jokatu ziren pala txapelketa herrikoiko final laurdenak, eta erabakita geratu zen zer lau bikotek jokatuko dituzten finalerdiak. 

Final laurdenetan emaitza hauek izan ziren:

  • Calderon-Ulazia, 18 / Zendoia-Murua, 14
  • Osa-Alberto, 18 / Paxa-Gorostola, 10
  • Segurola-Seguola II.a, 18 / Unax-Luis Mari Alberdi, 11
  • Ruiz-Martinez, 18 / Alberdi-Iribar, 14

Gaur jokatuko dira txapelketako finalerdiak, 19:15etik aurrera Odieta frontoian. Norgehiagokak hauek izango dira:

  • Calderon-Ulazia vs Segurola-Segurola ll.a
  • Osa-Alberto vs Ruiz-Martinez

Txapelketako finala ekainaren 28an jokatuko da, 18:00etan hasita.