Komentua eraberritzeko exekuzioaren onarpena aztertuko dute bihar ezohiko udalbatzarrean

Baleike 2022ko eka. 21a, 12:15

Egikaritze-proiektua exekutatzeko kontratazio espedientea onartuko du bilkurak, hain zuzen. Behin exekuzioa onartuta, lanak urtea amaitu aurretik hastea espero dute. 

Bihar, ekainak 22, 18:00etan elkartuko da ezohiko osoko bilkura udaletxeko pleno aretaoan. Komentuko proiektuaren exekuzioa azterutko dute bertan. Kulturaren topagune izango da Komentua, eta erabilera publikoa izango du. Gainera, aterpetxea ere egokituko dute. Zetabi arkitektura bulegoak egin du eraberritze lanen exekuzio proiektua, eta orain, kontratazio espedientea onartuko du udalbatzak. 

Beste zenbait gai ere aztertuko dituzte bihar, ogasun arlokoak eta alokairurako dirulaguntzen moldaketak, besteak beste. Ikusi hemen gai ordena.