Flysch Trailerako bigarren entrenamendu saioa egin dute

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 21a, 08:00

Datorren urrian jokatuko den Flysch Trail mendi lasterketara begirako bigarren entrenamendu saioa egin zuten igandean. 

Kiroldegitik atera eta Arantza arterako bidea egin zuten korrikalariek. 15 bat kilometroko bideak 350 metroko desnibel positiboa izan zuen.