Ibai Artetxek irabazi du Distiraren maiatzeko lehiaketa

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 20a, 18:00

Maiatzeko lehiaketa izandako irabazleen berri eman du Distira Argazki Elkarteak. Librea zuri beltzean izan da hilabete horretako gaia, eta elkarteko hamabi argazkilarik hartu dute parte. 

Guztira 24 lan aurkeztu dituzte Distirako bazkideek, eta epaimahaiaren ustetan Ibai Artetxerena izan da onena. Bigarren saria Soraya Lopezek irabazi du, eta hirugarrena Eva Francok. 

Lehiaketan parte hartu duren lanak hemen ikus daitezke.