Eliezer Chavarria, Euskadiko txapeldun

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 20a, 12:00

Euskadiko txapelketako borrokaldia izan zuen Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarriak Hernanin. Junior mailako boxeolariak txapelketa irabaztea lortu zuen borrokaldi bikain batean. 

Ander Milikua izan zuen aurkari Chavarriak. Lehen roundean dominatzen hasi zen Zumaiako klubeko ordezkaria; bigarrenean, kolpe konbinazio indartsu baten ondoren, epaileak borrokaldiak geratu zuen, baina jarraitzeko aukera eman zuen ondoren. Hirugarren roundean ziurtatu zuen Chavarriak garaipena.