Europako txapelketara sailkatu da Irati Osa

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 20a, 10:08

Ostiralean hasi eta igandera bitartean jokatu dira Europako Maratoi Txapelketako txartelak Mequinenzan.

Irati Osa bere bikotekide den Arantza Toledorekin, club piraguismo Cuencako kidearekin, aritu da eta lehenengo postuan amaitu dute txapelketa.

Bero handia zela-eta, normalean baino kilometro gutxiagoko proba izan zuten, 19 kilometrokoa zehazki. Hasieratik burua hartu, eta amaierara arte gogor eutsita, Europako txapelketarako txartela lortu dute. Aurrenengo bi sailkatuak sailkatzen ziren Europako txapelketara. Uztail amaieran jokatuko dute Danimarkan. Bitarte horretan orain arte bezala lanean jarraitzea dute asmoa.