Gonzalo Agirre Europako txapeldunorde da 22 urtez azpikoetan

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 19a, 17:40

Zesta puntako 22 urtez azpiko  Europako Txapelketako finala jokatu zen atzo Toulouse-en (Frantzia), eta Gonzalo Agirrek Tomas Urrutiaren aurka galdu zuen. Ipar Euskal Herriko puntista zen faborito nagusia, eta bi jokotan nagusitu zitzaion zumaiarrari (15-11 eta 15-13). Lehia serioa jokatu zuen Agirrek eta ezustekoa ematekotan ere egon zen, baina azkenean ezin izan zuen irabazi.