Telmo Deuneko emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamargarren ligako lehen saioan

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 19a, 16:00

Arkotek irabazi du KAE 1 ligako lehen bandera Pasaian, eta Hondarribiak ETE ligakoa. Beheko postuetan sailkatu dira Zumaiako gizonezkoen eta emakumezkoen traineruak denboraldiko lehen estropadan. 

Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Iñurriñaren estropadarekin eman diote gaur eguerdian Pasaian KAE 1 ligari. Jakin-min handia zegoen zaletuen artean, faboritotzat jotzen ziren traineruen artean nork aterako zuen paparra ikusteko. Arkotek irabazi du bandera, baina San Pedro oso gertu geratu da. Oro har, oso gertu geratu dira lehen bost sailkatuak, eta horien artean, sei segundoko alde bakarrik egon da.

Zumaiak hamargarren bukatu du sailkapen orokorrean, baina bere emaitza apur bat engainagarria izan daiteke. Lehen txandan aritu da nagusi izan den San Juanekin, Camargo eta Orio Brekin. Camargorekin orpoz orpo aritu da, eta denbora bera eginez helmugaratu dira; ehunekoengatik, Kantabriarrak aurretik sailkatu dira. Gainerakoan, Deustok eta Pedreñak bi segundo soilik kendu die Zumaiari. Hori kontuan izanda, argi dago bigarren txandan aritzeko taldea duela Zumaiak aurtengo denboraldian.

  ELKARTEA DENBORA  
ARKOTE SEGUROS BILBAO 20:57,58  
SANPEDROTARRA 20:59,14  
MATRIX HONDARRIBIA 21:01,57  
SAN JUAN 21:01,69  
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 21:03,35  
DEUSTO BILBAO 21:11,15  
S.D.R. PEDREÑA 21:11,31  
CASTRO MARINERA 21:13,47  
CAMARGO CUEVA EL PENDO 21:16,44  
10º DELTECO ZUMAIA 21:16,90  
11º ORIO ORIALKI 21:30,38  
12º BUSTURIALDEA 21:38,07  

 

ETE ligako lehen estropada ere Pasaian izan da, Hernaniko I. Bandera jokoan, eta iaz goiko mailatik jaitsitako Hondarribia izan da garaile. Zumaiako traineruak zazpigarren postuan bukatu du, sailkapen orokorraren behealdean kokatuz. Bigarren txandan neurtu ditu indarrak Ondarroa eta Hibaikarekin, eta aurkariak baino talde apalagoa dela erakutsi du gaurkoan. Sailkapen orokorrean, Zarautz izan du gertuen goitik, eta atzetik geratu zaizkio Castro eta Portugalete.

POSTUA ELKARTEA DENBORA
HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 11:21.62  
DEUSTO BILBAO 11:30.97  
HIBAIKA JAMONES ANCIN 11:31.62  
ONDARROA CIKAUTXO 11:41.61  
HERNANI MITXELENA 11:53.06  
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 11:56.97  
DELTECO ZUMAIA 12:02.33  
CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 12:11.37  
PORTUGALETE 13:13.00