Olagarroak 2022 Motor Topaketaren zortzigarren edizioak dozenaka motozale batu ditu Alai auzunean

Aitziber Arzallus 2022ko eka. 18a, 16:54

Bikers Urola Kosta elkarteak antolatuta, Olagarroak 2022 Motor Topaketaren zortzigarren edizioa ospatzen ari dira Alai auzunean. Goizean irteera egin dute motoetan, gero taldeko argazkia atera, eta Kupela jatetxean bazkaldu. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik aurrera zaldi simulazioak egingo dituzte, eta gero Emilio Zamorak akrobazia erakustaldia. Azkenik, 19:00etan, zozketak egingo dituzte parte hartzaileen artean.