Giro bikaina izan da Larraina elkarteak antolatutako bertso afarian

Larraina euskara elkarteak antolatuta, bertso afaria egin zuten atzo, ostirala, Pulpo elkarte gastronomikoan, eta Unai eta Eñaut Agirre bertsolariak arduratu ziren afalostea girotzeaz. Auskalo zeinek jarriak bertso jarri musikatuak abestu zituzten, eta gozatua hartu zuten han bildutako herritarrek.

(Argazkiak: Larraina euskara elkartea)