'Infinitua ihi batean' saiakeraz ariko da Irakurri matte irakurle taldea hurrengo saioan

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 17a, 11:30
Fernando Rey eta Irene Vallejo.

Asteartean bilduko da berriz ere Uxue Alberdik gidatzen duen irakurle taldea. Irene Vallejoren liburuaren itzultzaile Fernando Rey Escalera ere bertan izango da. 

Irakurri matte taldea asteartean elkartuko da berriz ere. Irene Vallejoren Infinitua ihi batean saiakeraz ariko dira literaturzaleak, Uxue Alberdi gidari dutela, Fernando Rey Escalera liburuaren itzultzailearekin. 

Hitzordua 18:00etan izango da, Alondegiko Moila gelan. Ikasturte hau bukatutzat emango dute saio horrekin, eta laster jakinaraziko dute irailetik aurrera landuko dituzten liburuen zerrenda.