Azken egunak Forondako pintura tailerreko lanen erakusketa ikusteko

Baleike 2022ko eka. 17a, 09:45
Argazkia: Ander Hormazuri.

Azken asteotan Forondako pintura tailerreko ikasleen lanak izan dira ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Igandea izango da bilduma ikusteko azken eguna. Gaur 18:30etik 20:30era izango da zabalik, eta bihar eta etzi, 12:00etatik 14:00etara ere bai.