Geoparkeko ebaluazio misioko ordezkaritzak Zumaian igaroko du eguna gaur

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 16a, 15:30
Udaleko ordezkariak, bi ebaluatzaileak eta Asier Hilario Geoparkeko zuzendaria, Algorri Interpretazio Zentroan. (Zumaiako Udala)

Azken egunotan Deba eta Mutriku bisitatu ondoren, Zumaian igaroko dute eguna gaur ebaluatzaileek. Erakundeetako ordezkariekin, teknikariekin eta inguruko eragile ezberdinekin elkartuko dira eta Geoparkeko interesgune nagusiak bisitatuko dituzte.

Geoparkearen kalitatea neurtzen ari dira egunotan Manfred Kupetz eta Egidio Calabrese ebaluatzaileak, UNESCOren Munduko Geoparke izendapena berritu edo ez ebasteko. Gaur Zumaian igaroko dute eguna. Lehendabizi Algorri Interpretazio Zentroa bisitatu dute, bertan bildutako materiala ezagutu eta proiektuaren berri izateko. San Telmo Kofradian izan dira ondoren, eta gero, Zumaiako flyscha ezagutu dute bertatik bertara, Itzurunen eta Algorrin.