Flysch Traila prestatzeko bigarren entrenamendu saioa egingo dute igandean

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 16a, 11:00

Arantzako bira egingo dute bi ordu inguruan. Lubaki kiroldegian jarri dute hitzordua, 08:00etan. 

Datorren urrian jokatuko den XIII. Flysch Trail mendi lasterketara begira entrenamendu saioak hasi dituzte. Igande honetan, hilaren 19an, egingo dute bigarren saioa.

Duela bi aste Elorriaga aldera joan ondoren, oraingo honetan Arantzako bira egingo dute. Azaldu dute 15 kilometroko ibilbidea duela, 350 metroko desnibelarekin, eta bi ordu inguruan egitea espero dutela. Lubaki kiroldegian jarri dute hitzordua, 08:00etan. Oraingo honetan prestatzaileak Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor Ostolaza, Salva Millan eta Mikel Artia izango dira.

Oraindik ere izena eman daitekeela jakinarazi dute, entrenamenduan bertan edo helbide honetan.