San Telmo ermita eta Kofradia bisitarientzat zabalik izango dira uda sasoian

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 16a, 09:15

Uda denboraldia iristearekin batera, zabalik izango dira San Telmo ermita eta Kofradia; bi lekuetan hamabost minutuko bisita gidatuak eskainiko zaizkie bisitariei. 

San Telmo ermita asteazken, ostiral eta igandetan egongo da zabalik 10:30etik 12:30era, eta Kofradia, astearte eta igandetan, 16:30etik 18:30era. Bisitariek 1,5 euro ordaindu beharko dituzte –sarrerak lekuan bertan salduko dituzte, eta txartelarekin ordaindu ahal izango dira–, eta zumaiarrek doan sartu ahal izango dute bi lekuetara.