Martxan da TAO sistemaren udako aldia

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 15a, 09:30

TAO sistemaren udako aldia abian da. Gaurtik aurrera, irailaren 25a bitarte, egunero egongo dira indarrean bertakoen guneak, eta ezinbestekoa izango da txartela izatea. 

Irailaren 25era arte indarrean izango da TAO sistemaren udako aldia. Zumaiarrek bertakoen txartela beharko dute gaurtik aurrera autoa bertakoen gunean aparkatu ahal izateko, eta, gainera, errotazio altuko eta ertaineko guneak egunero egongo dira indarrean, 10:00etatik 20:00etara. Dena den, doan aparkatzeko bi gune izango dituzte Zumaia bisitatzera datoztenek, Sarauneko zabalgunean eta Urola plazan. Kirol portutik herrigunera joateko, gainera, egunero egongo da martxan txalupa zerbitzua. 

Inguruko herritarrek Zumaian erosketak egitea errazteko, Gertu elkarteko saltokiek bere gain hartuko dute bi orduko TAO zerbitzuaren kostua. Horretarako, makinetan txartel bikoitza atera beharko dute bezeroek. Bat autoan utzi beharko du, eta bestea dendara eraman, erosketaren preziotik TAOren prezioa deskontatzeko. Komertzioetak txartel laranja eskuratzeko aukera ere izango dute bezeroek, zerbitzua erabili edo erosketak egin bitartean autoa egoiliarren aparkalekuetan utzi ahal izateko. 

Gaiaren inguruko zalantzak argitzeko, TAO bulegora dezakete herritarrek:

TAO BULEGOA | Kantauri plaza 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Uda sasoi guztian, astelehenetik ostiralera
09:00-13:30 / 17:00-19:30