Gaur iluntzean amaituko da Larrainak antolatu duen bertso-afari berezirako sarrerak erosteko epea

Onintza Lete Arrieta 2022ko eka. 15a, 08:00
Agirre anaiak.

Ostiral honetan 21:00etan Pulpo elkarte gastronomikoan da hitzordua. Bertaratzen direnek Unai eta Eñaut Agirre anaien Auskalo zeinek jarriak bertso jarri musikatuez gozatzeko aukera izango dute. Bertso-afarirako sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai, 30 euroan.

Larraina Euskara Taldeak bertso-afari berezia antolatu du ostiral gauerako. Izan ere, Unai eta Eñaut Agirre anaiek Auskalo zeinek jarriak bertso jarri musikatuak eskainiko dituzte.

Hitzordua 21:00etan da, Pulpo elkarte gastronomikoan, eta gaur da sarrerak eskuratzeko azken eguna. Turismo Bulegoan daude salgai, 30 euroan. Antolatzaileek bizkor ibiltzeko eskatu diete herritarrei, 60 lagunentzako tokia bakarrik dagoelako elkartean.