Hainbat herritarrek salatu dute Barakaldoko hilketa matxista

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 14a, 19:35

Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain! leloa aldarrikatuz, hainbat herritar elkarretaratu da gaur arratsaldean Saregileen plazan, Barakaldoko hilketa matxista salatzeko. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta Zumaiako Mugimendu Feministak deituta egin dute mobilizazioa.