Bigarrenez zabalduko dute musika udalekuetan izena emateko epea. Hain justu ere, ostiraletik hilaren 30era arte eman ahal izango da izena, Alondegian (alondegia@zumaia.eus, 943 861 056).
Uztaileko bigarren hamabostaldian izango dira aurtengo udalekuak, hain zuzen, uztailaren 19tik 30era bitartean. HH4 eta LH6 maila arteko haur eta nerabeei zuzendutako ekimena da, eta goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte. Musika landu ohi dute udaleku hauetan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere.