Bidasoa kaleko hondakinen bilketa gunea kenduko dute

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 14a, 10:00

Juan Belmonte kaleko 9. zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte aurrerantzean erabiltzaileek. 

Udal Elkarteak kendu egingo ditu Bidasoa kalean (Txikixa tabernaren parean) kokatutako edukiontziak. Bihartik aurrera, ekainak 15, gune horretako erabiltzaileek Juan Belmonte kaleko 9. zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte. 

Aldaketa tarteko, hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak zabaltzeko txartelak eguneratu beharko dituzte erabiltzaileek udaletxean edo Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Bihar arte egin ahal izango dute aldaketa; ordura arte zabalik mantenduko dituzte Bidasoa kaleko bilketa puntuko edukiontziak.