Udaleku irekiei buruzko guraso bilerak izango dira bihar

Alondegiko Oxford aretoan izango dira bilkurak. Haurren taldeak zeintzuk diren azaldu eta zuzendaritza taldea aurkeztuko dute, besteak beste.

Geroz eta gutxiago falta da udaleku irekietarako, eta horiek hasi aurretik, guraso bilerak egingo dituzte bihar, asteazkena, Alondegiko Oxford aretoan. Ludotekako arduradunek haurren taldeak zeintzuk diren azaldu, eta programazioaren berri emango dute. 

Bestelako gaiak ere landuko dituzte, eta zuzendaritza taldea ere aurkeztuko dute bertan. Euskarazko saioa 17:00etan izango da, eta gaztelerazkoa, 17:45ean.