Hernaniko jardunaldian izango dira Zumaiako boxeolariak ere

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 13a, 15:00
Ruben Arredondo entrenatzailea eta Eliezer Chavarria boxeolaria.

Eliezer Chavarria Zumaia Cuban Boxing taldeko boxeolaria Euskadiko txapeldun Ander Milikuaren aurka lehiatuko da larunbatean Hernanin. 

Borrokaldi amateurrak jokatuko dira hilaren 18an Hernaniko kiroldegian, eta bertan izango dira boxeolari zumaiarrak ere. Eliezer Chavarriak Ander Milikua Euskadiko txapeldunaren aurka lehiatuko da, horretarako lau kilo jaitsita. Amorebietarra da Milikua, Club KON-GWE BOX taldeko kidea.