Bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak Zumaian droga trafikoagatik

Baleike 2022ko eka. 7a, 12:38

20 eta 27 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Zumaian droga trafikoa leporatuta.

Ertzaintzak prentsa ohar bidez azaldu duenez, atxiloketa atzo iluntzean gertatu zen. 19:45ak aldera auto batek ihes egin zuen Getarian Ertzaintzaren auto bat igarotzen ikusi zuenean. Bigarren auto batek Zumaian geldiarazi zuen ibilgailua, eta auto barroan zihoazen bi gizonezkoak identifikatu zituen. Ertzaintzaren esanetan, 20 eta 27 urteko bi gizonezko ziren eta 10 bat gramo kokaina zeramatzaten autoko beso euskarri batean ezkutatuta. Doitasun-balantza bat, 295 euro eta substantziaren banakako dosiak prestatzeko plastiko zatiak ere aurkitu zizkietela gaineratu du.

Bi gizonezko horiek droga trafikua leporatuta atxilotu zituzten, eta polizia egoitzara erman ondoren Azpeitiko Guardiko Epaitegiaren eskuetan jarriko dituztela ere azaldu du Ertzaintzak prentsa oharraren bidez.