Lucia Lacarrak emakumezko dantzari onenaren Max saria eskuratu du

Lucia Lacarra, Max saria jaso berritan.

In the still of the night lanagatik saritu dute zumaiarra. Atzo banatu zituzten Espainiako arte eszenikoen sari garrantzitsuenak, Menorcako Mao hiriko Antzoki Nagusian egindako ekitaldian.

Nazioarteko dantzari handienetakoa izan arren, bidelagunak aipatu nahi izan zituen Lacarrak Max saria jaso ondoko hitzartzean. Haren hitzetan, "bakar bat inoiz ez da inora iristen". 

Lacarra hunkituta agertu zen prentsa aretoan behin sariak banatu ondoren. "Egia esan, oso hunkigarria izan da. Lehen aldia da eszenan nagoela, eta ez nekien hitz egin ahal izango ote nuen.(...) Alaba eta familia telebistan ekitaldia ikusten zeuden, eta atzerrian beste sari batzuk irabazi ditudan arren, oso modu berezian hunkitu nau sari honek", adierazi zuen. 

Dantzako emakumezko interprete onenaren Max saria irabazi du, hain justu ere. Gaueko bidaia bat proposatzen du In the still of the night ikuskizunagatik eman diote. Matthew Golding dantzako munduko izarrarekin batera parte hartzen du ikuskizun horretan. Oraina eta iragana nahasten dira istorio honetan, eta bi pertsonaren ezkutaleku emozionalak ikuspegi askotatik argitzen dira.

Goldingek izan duen garrantzia ere azpimarratu zuen zumaiarrak. "Mattik gabe, lan honek ez zuen existituko, Fordlandiak existituko ez zuen bezala, eta bera da pieza horren bihotza, motorra eta arima. Elkarrekin egin dugu, ideiak harengandik sortu dira eta hura gabe ezin izango nuen saria jaso". 

Iaz ere kategoria berean hautagai izan zen –orduan Fordlandia ikuskizunarekin–, baina saririk gabe etxeratu behar izan zuen. Aurten bai, bigarrengoan lortu du. 

Erlazionatuak

Zumaiako PSE-EEk Lucia Lacarra zoriondu du dantzako emakumezko antzezle onenaren Max sariagatik

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Arritxu Marañonek, udal talde sozialistaren bozeramaileak, Lucia Lacarra zumaiar nazioarteko dantzaria zoriondu du, atzo gauean Max saria ir...