Agortu dira 'Sexberdinak' antzezlanerako sarrerak

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 3a, 11:30

Ekainaren 10ean aurkeztuko dute Sexberdinak antzezlana Aitziber Garmendiak eta Telmo Iruretak Zumaian. Ordu gutxian ahitu dira eskainiko dituzten bi emanaldietarako sarrerak.

Alondegiko Oxford aretoan izango da emanaldia. Berezia izango da, ikusleek gurpildun aulkietatik ikusiko baitute antzezlan osoa. Hori dela eta, bi emanaldi eskainiko dituzte, 20:00etan eta 22:00etan.