Zabalik da auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 3a, 10:00

Ekainaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dute eskaera auzoetako festak antolatzen dituzten elkarteek, udaletxean edo online

Zumaiako Udalak 25.000 euro bideratuko ditu auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzetara. Ekainaren 17ra arte izango dute laguntza jaso nahi duten elkarteek eskaera aurkezteko aukera, udaletxean bertan edo zumaia.eus webguneko egoitza telematikoan. Helbide honetan jarri dituzte deialdiaren oinarriak eta eskaera orria. 

Honakoak dira laguntza jaso dezaketen gastuak: diruz lagundutako jarduerarekin bat etorri eta oinarri hauetan finkatutako epeen barruan egiten direnak, hala nola: jarduerak sustatu eta hedatzeko programak edo ekintzak, jaialdiak, folklorea, herri kirolak, eta arte plastiko edo eszenikoekin zerikusia dutenak, baita zientzia, literatura, ikus entzunezkoak eta abarrekin zerikusia dutenak ere.